HERRILURREK kudeatzeko auzolan eguna jarri dugu, aste honetako zapatuan bertan izango da, goizeko 11etatik aurrera. Bertan soloa erein eta ur kanalizazio probisional bat egin nahi dugu goizean, horren ostean bertan denok batera jan eta arratsaldez konpostera bat egingo dugu tailer formatua izango duen laborategi propioan
- 11etatik 14ak ingurura: Lurra lantzeko tailerra
- JAN: Ekarri zure bokata eta edaria, ez ahaztu postrea!
- Arratsaldez: konpostera bat egiteko tailerra
Hurrengo erremintak behar izango ditugu, baten bat izatekotan ekarri:
- Mailuak
- Eskuzko zerrak
- Iltzeak
- Egurra
- Plastiko handia (toldo bat egiteko)
Euri ura batzeko plastikozko bideoi bat edo bi
Zure laguntza behar duen proiektu honek zure baliabideetan sinisten du, guztiok egiten dugulako Klarudakunek eta gurea den HERRILURREK.
Eskerrik asko! Eta animatu autokudeatutako tailer honetan parte hartzera!


