Azolan eguna: Azaroak 24

HERRILURREK kudeatzeko auzolan eguna jarri dugu, aste honetako zapatuan bertan izango da, goizeko 11etatik aurrera. Bertan soloa erein eta ur kanalizazio probisional bat egin nahi dugu goizean, horren ostean bertan denok batera jan eta arratsaldez konpostera bat egingo dugu tailer formatua izango duen laborategi propioan🙂

  • 11etatik 14ak ingurura: Lurra lantzeko tailerra
  • JAN: Ekarri zure bokata eta edaria, ez ahaztu postrea!
  • Arratsaldez: konpostera bat egiteko tailerra

Hurrengo erremintak behar izango ditugu, baten bat izatekotan ekarri:

  • Mailuak
  • Eskuzko zerrak
  • Iltzeak
  • Egurra
  • Plastiko handia (toldo bat egiteko)
  • Euri ura batzeko plastikozko bideoi bat edo bi

Zure laguntza behar duen proiektu honek zure baliabideetan sinisten du, guztiok egiten dugulako Klarudakunek eta gurea den HERRILURREK.

Eskerrik asko! Eta animatu autokudeatutako tailer honetan parte hartzera!

Proiektuak atalean publikatua | , hitzekin laburtua

Asanblada informatiboa burutuko dugu

Datorren asteartean hilak 20 arratsaldeko 19.00etan asanblada informatibo bat egingo dugu Klarisetako atean. Bertan taldea nola funtzionatzen duen eta HERRILURREK proiektuari hasiera emateaz gain beste informazio eta eztabaida batzuk piztu nahi ditugu.

Herrilurrek

Jakingo duzun moduan Klarudakunek Bermioko herri asanblada izan nahi du eta berton edozein pertsonak sarbidea irekita du; bi premisa hauek kontutan hartuz, asanblearismoa eta demokrazia parte hartzaile zuzena.

Esandakoa, etorri gurekin 20an 19.00etan zurea ere izan nahi duen proiektua ezagutzera.

Proiektuak atalean publikatua | , hitzekin laburtua